ARGIBIDEAK

Argibide orokorrak

Eskerrik asko 2024ko BizkaiaGara Egunean izena emateagatik. Zure parte-hartzea eta jardueraren garapena errazteko, kontuan izan honako argibide orokor hauek:

Ahal izanez gero, joan zaitez Plentziara garraio publikoan. Metroa elkargunetik 450m-ra baino ez da geratzen (6 minutu oinez gutxi gorabehera). Metroaren ordutegiak hemen kontsulta ditzakezu. Kontuan izan Plentziarako metroen maiztasuna 20 minuturo izaten dela.

Zure ibilgailu propian joanez gero, doako aparkalekua daukazu Plentziako futbol-zelaitik hurbil, elkargunetik 900 metrora (12 minutu inguru oinez). Udalerriaren erdiguneko aparkalekuen okupazioa altua da.

Mapa ikusi

Edonola ere, planifikatu zure joan-etorria izena eman duzun jarduerara garaiz iristeko.

Parte-hartzaile bakoitzari oihal organikozko motxila bat, kamiseta tekniko bat eta beti berziklatu daitekeen urez betetako aluminiozko botila bat emango zaio.

Jarduerak irauten duen bitartean kamiseta erabiltzeko eskatuko dizuegu, partaideak identifikatu ahal izateko.

Izena eman duzun garbiketa-jarduerarako zira bat eta arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen dizugu.

Janaria %100 birziklagarriak diren ontzietan zerbitzatuko dugu, baina animatzen bazara, zure tresnak ekar ditzakezu eta, horrela, hondakin gutxiago sortzen lagunduko dugu.

Zatoz garaiz BizkaiaGara Gunera, eta gozatu bertako jarduerekin: Ingurumen erakundeen informazio-standak; Tailerrak eta jolas hezigarriak; Klima Azoka; Laborategi mugikorra; mikro-hitzaldi zientifikoak, eta askoz gehiago.

Egunean zehar argazkiak eta bideoak egingo dira ekitaldia dokumentatzeko. Zure izen-ematearekin BizkaiaGarari baimena ematen diozu agertzen zaren argazki eta bideoak modu arduratsuan eta bere pribatutasun-politikaren arabera erabiltzeko. Esteka honetan kontsulta dezakezu irudien tratamenduari buruzko testu osoa. Inork eragozpenik badu, antolatzaileei adieraz diezaieke.

Argibide orokorrez gain, irakurri arretaz parte hartu behar duzun jardueretako jarraibide zehatzak:

Itsaslabarren garbiketa Itsasadarraren garbiketa Hiri-garbiketa Marearteko garbiketa
ARGIBIDEAK

Itsaslabarren garbiketa

Gainera, kontuan izan jarraibide hauek itsaslabarrak itsasoz garbitzeko jardueran izena eman baduzu:

Zure segurtasuna da garrantzitsuena! Gogoratu jarduera honetan parte hartzeko guztiz beharrezkoa dela adin nagusikoa izatea eta SUPa ondo maneiatzea, badiatik itsaso zabalera aterako baigara. Izan arduratsua.

Jarduera hori edozein unetan bertan behera utz dezake erakundeak, beti ere itsasoa baldintza egokian egongo ez balitz eta ezingo balitz parte-hartzaileen segurtasuna bermatu. Horrela izanez gero, itsasadarraren garbiketarekin bat egingo genuke.

Jarduera egiteko arropa egokiarekin etorri. Jarduerak 2 ordu inguru iraungo du, beraz, neoprenozko kamiseta edo buzoa beharko duzu agian. Garrantzitsua da harkaitzetan ibiltzeko eta bustitzeko oinetako egokiak izatea; txankletak saihestu behar dira.

eguna@bizkaiagara.eus
8:30 – 9:00

BizkaiaGara Gunean check-in-a egin eta taldeko gainontzeko kideekin topagunera zuzenduko zara.

Mapa ikusi
9:30 – 11:30

Itsasoratuko gara.

Jarduera hasi aurretik, garbiketa behar bezala egiteko argibideak emango dizkizuegu. Une oro antolakuntzako pertsonak izango dituzue bidelagun, eta laguntzarako ontziak izango dituzue.

Goikaldera itzuli
ARGIBIDEAK

Itsasadarraren garbiketa

Gainera, kontuan izan jarraibide hauek itsasadarra garbitzeko jardueran izena eman baduzu:

Gogoratu jarduera honetan parte hartzeko guztiz beharrezkoa dela SUP edo kayak ondo maneiatzea, autonomiaz moldatzeko.

Adingabeek heldu arduradun batekin joan beharko dute, eta kasu guztietan laguntza-txalekoa izan beharko dute jantzita.

Jarduera egiteko arropa egokiarekin etorri. Jarduerak 2 ordu inguru iraungo du, beraz, agian neoprenozko kamiseta edo buzoa beharko duzu. Ondo lotzen diren eta busti daitezkeen oinetakoak erabili behar dira, txankletak saihestuz.

eguna@bizkaiagara.eus
8:30 – 9:00

BizkaiaGara Gunean check-in-a egin eta taldeko gainontzeko kideekin topagunera zuzenduko zara.

Mapa ikusi
9:30 – 11:30

Itsasoratuko gara.

Jarduera hasi aurretik, garbiketa behar bezala egiteko argibideak emango dizkizuegu. Une oro antolakuntzako pertsonak izango dituzue bidelagun, eta laguntzarako ontziak izango dituzue.

Goikaldera itzuli
ARGIBIDEAK

Hiri-garbiketa

Gainera, kontuan izan jarraibide hauek hiri-garbiketarako jardueran izena eman baduzu:

Adingabeek heldu arduradun batekin joan beharko dute.

Jarduera Plentzia pasealekuaren eta Gorlizen artean egingo da, eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera, taldeka banatuko gara eremu gehiago hartzeko.

9:15 – 9:45

BizkaiaGara Gunean check-in-a egin eta taldeko gainontzeko kideekin topagunera zuzenduko zara.

Mapa ikusi
10:00

Garbiketaren hasiera.

Jarduera hasi aurretik, garbiketa behar bezala egiteko argibideak emango dizkizuegu. Une oro antolakuntzako jendea izango duzue lagun.

Goikaldera itzuli
ARGIBIDEAK

Marearteko garbiketa

Gainera, kontuan izan jarraibide hauek marearteko garbiketarako jardueran izena eman baduzu:

Antolakuntzako kideak izango dituzue zuekin une oro. Kontuan izan adingabeek pertsona heldu arduradun batekin joan beharko dutela.

Jarduera egiteko arropa egokiarekin etorri eta ez ahaztu ordezko zerbait ekartzea. Batez ere, garrantzitsua da uretako oinetakoak erabiltzea. Seguruenik busti egingo gara. Txankletak saihestu.

Kontuan izan itsasadarrerako sarbidea eta garbitu beharreko lursaila ez direla irisgarriak mugikortasun urriko pertsonentzat.

11:30 – 11:45

BizkaiaGara Gunean check-in-a egin eta taldeko gainontzeko kideekin topagunera zuzenduko zara.

Mapa ikusi
12:15

Jarduerari ekin aurretik, master class zientifiko labur bat izango dugu Nakusarbe Elkarteko Alberto Santolaria biologoaren eskutik, eta garbiketa behar bezala egiteko argibideak emango dizkizuegu.

Goikaldera itzuli