JARDUERAK

BizkaiaGara Gunea

BIZKAIAGARA GUNEA BizkaiaGara Eguneko gune nagusia izango da. Bbertatik hasiko dira garbiketa-ekintza guztiak eta bertan bilduko gara parte-hartzaile guztiak.

Plentziako Udaletxeko plazan kokatuta (Ontziola plaza), ingurumenarekiko sentsibilizazio jarduera hauek izango ditu egun osoan zehar:

9:30 – 15:00
Informazio-standak

BizkaiaGara Eguneko ingurumen-erakunde laguntzaileen lana ezagutu ahal izango dugu haien informazio-standak bisitatuz.

9:30 – 15:00
Klima Azoka

IHOBEk karpa desberdinetatik ibilbide bat proposatuko digu eta bertan, hainbat gai landuko dira, hala nola klima-aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisia eta kontsumoa. Azken hau pasaporte moduko dinamika ludiko baten bidez egingo da, baita autodiagnostiko-probak, informazioa, jarduera posibleak eta abarren bidez.

11:30 – 12:00
“ZABOR eta BIO” Itsasko Erraldoiak

ZABOR (Itsas Zaborren Munstroa) eta BIO (Bitzizaren Sarea) ezagutuko ditugu, MATER Elkarteko itsas erraldoiak, egun osoan zehar gurekin izango direnak.

9:30 – 15:00
Itsasoko osasunaren azterketa

Plentziako Itsas Estazioak itsasoaren osasunaren egoera hurbilduko gaitu bere proiektuen bidez, eta Euskadiko Hondartze Sareko arduradun gisa izurde baten eskala naturaleko eredu bat erakutsiko digute. Gainera, laginketa-materialarekin zein mikroskopio batekin moluskuen eta arrainen laginak ikusi ahal izateko “laborategi mugikor” bat izango dute.

9:30 – 15:00
Ingurumen-jolas eta tailerrak

TANTAK Elkarteak jolasera eta tailer ezberdinak egitera animatuko gaitu nagusi zein txikiak.

9:30 – 15:00
Eko Txokoa, aldaketa kolektiborako giltza

Itsas hondakinen arazoez eta haien kontserbazioaz kontzientziatzeko, hauei buruzko erakusketak eta joko interaktiboak izango ditugu MATER Elkartearen eskutik.

9:30 – 15:00
Micro Hitzaldi Hezitzaileak

NAKUSARBE Elkarteak biosferari buruz duen ezagutza zientifikoa partekatuko du dibulgazio eta kontzientziazio mikro hitzaldien bidez. Izan ere, ekosistemetan jarduten duten mekanismoak ezagutzeak, gure zibilizazioarentzat eta datozen belaunaldientzat biosfera egoera onean mantentzen lagundu diezaguke.

9:30 – 15:00
Aktibatu zure sare berdea!

SARE BERDEAK Sarearen bidez egiten ari diren ekimen berritzaileenen berri emango digute eta ingurumena hobetzeko proposamena utzi ahal izango ditugu. Etxeko txikienek, LEGO bidez, Bizkaia eta/edo bere herri ideala eraiki ahal izango dute. Nola imajinatuko dute? SARE BERDEAK ere JAI GARBIEN ALDE kanpaina garatzen ari da, zaborrik gabeko jaiak ospatzeko helburuarekin. Galdetu nola lagundu dezakezun!

Hasierara itzuli
BIZKAIAGARA EGUNA

Eman izena!